Loading...
Hasiera2025-02-19T14:58:13+02:00

EUSKAL PIRINIOAK ASKATASUN BIDEAK ELKARTEA

(EPAB)

Euskal Pirinioak, Askatasun Bideak Elkartea (EPAB), nazioarteko bazkidetzarekin, Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan eta Hernaniko Udalean kultur elkarte giza erregistratuta dago. Bigarren Mundu Gerrako Euskal Pirinioetan zehar Ihes-sareen memoria historikoa berreskuratzeko eta laguntzaileentzat eskainia dago. Horregatik, ihes egin duten guztiei eta haien laguntzaileei omenaldia egin nahi diegu: mugalariei, logistikako arduradunei, aterpetxeetako jabeei eta iheslariei omenaldia egiteko. Bestetik, bigarren hezkuntzako irakaskuntza materialak prestatzeko, bai hemen bai atzerrian.

GURE HELBURUA

II. Mundu Gerran naziek okupatutako Europatik ihes egiteko euskal Pirinioak sare klandestinoetako katebegi funtsezkoa izan ziren. Aterpetxe asko Euskal Herrian kokatu ziren eta mugalariak inguru horretakoak ziren, Donostia sareen puntu logistikoetako bat zen eta beste hiriek eta herriek parte hartu zuten. Hona, zein ziren herriok: Donibane Lohitzune, Oiartzun, Baiona, Errenteria, Hernani, Elizondo, Mendibe, Irun, Donibane Garazi, Isaba, Orbaizeta eta Otsagabia, gutxi batzuk izendatzeko.

Horrela, oso garrantzitsuak dira sare klandestino horretan lagundu zuten pertsonak – mugako bi aldeetan zeudenak – inoiz ahaztu ezin direnak, Bigarren Mundu Gerran zehar egindako ekintza ausart eta desinteresatuengatik. Izan ere, kartzelatzea, tortura, tirokatuak izatea, edo nazien kontzentrazio esparruetara bidali izateko / arriskuan zeudelako.  Eta askok horrela amaitu zuten.

* Fitxategia deskargatzen ez bada: egin klik eskuineko botoiarekin eta “Gorde esteka honela…”

AZKEN
BERRIAK

Go to Top