2020KO EKAINAREN 20-21AREN EKITALDIRAKO INFORMAZIOA

EUSKAL PIRINIOAK ASKATASUN BIDEAK ELKARTEA (EPAB)

Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroa: AS/G/19762/2016

Lehendakaria: Joe Linehan         Idazkaria: John Morgan      Diruzaina: Felipe Etxeberria Agirretxe

Oroimenezko iheslarien ibilaldia Donibane Garazitik Elizondora, 2020ko ekainaren 20 + 21

(Oroimenezko ibilaldian eta omenaldietan parte hartzeko edota alokatutako autobusa erabiltzeko, aldez aurretik izen-ematea beharrezkoa da)

GURE HELBURUAK

Euskal Pirinioak Askatasun Bideak Elkartea (EPAB) Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan eta Hernaniko Udalean kultur elkarte bat bezala erregistratuta dago. Bigarren Mundu Gerrako Ihes-sareen memoria historikoa berreskuratzea du helburu eta ihesaldietan lagundu zutenei eskainia dago. Horregatik, ihes egin duten guztiei eta haien laguntzaileei omenaldia egin nahi diegu: mugalariei, logistikako arduradunei, aterpetxeetako jabeei eta iheslariei. Egitasmoak badu beste helburu bat ere, hots, bigarren hezkuntzako eskoletarako materialak prestatzea, hemengo eta atzerriko gazteek historiako gertakizun horien memoria berreskuratu dezaten. II. Mundu Gerran naziek okupatutako Europatik ihes egiteko sare klandestinoetako katebegi funtsezkoa izan zen euskal Pirinioetan. Aterpetxe asko Euskal Herrian kokatu ziren, eta mugalariak inguru horretakoak ziren. Donostia sareen puntu logistikoetako bat zen, eta beste hiri eta herriek ere parte hartu zuten: Donibane Lohizune, Hernani, Angelu, Oiartzun, Baiona, Errenteria, Mendibe, Irun, Donibane Garazi, Orbaizeta, Otsagabia, Aldude eta Elizondo, gutxi batzuk izendatzeko.  Oso garrantzitsua da sare klandestino horretan lagundu duten pertsonak – mugako bi aldeetan zeudenak – inoiz ez ahaztea, Bigarren Mundu Gerran zehar ekintza ausart eta desinteresatuak egin zituztelako. Pertsona horiek arrisku bizian jardun zuten, eta asko  izan ziren kartzela, tortura, edota kontzentrazio esparrua sufritu behar izan zutenak eta baita bizia galdu zutenak ere. Beraz, EPAB-en helburua da memoria historikoa berreskuratzea – oroimenezko mendi-martxen bidez, eta mugaren bi aldeetarako laguntzaileei omenaldiak egitea. Eta, bestetik, ondare historiko horren transmisioa egitea bigarren hezkuntzako ikasleei, bertako nahiz atzerriko eskoletan.  Egitaraua, 2020ko ekainaren 19tik – 21era

Ibilbide hau Donibane Garazitik Elizondora da eta esperientzia duten gidariekin bi egunetan egingo dugu. Larunbatean, ekainaren 20an, lehen zatia hasiko da Donibane Garazitik Banka herrixkara, non otordu arina hartuko dugun; ondoren, autobusez Donibane Garaziko hotelera joango gara. Hurrengo egunean, igandea 21, bigarren ibilaldiaren zatia hasiko da Aldudetik Nafarroako Baztango Elizondora. Egunean 13km egingo ditugu oinez (egunero 4-5 ordu guztira), duela 75 urteko ihes-ibilaldia irudikatuz. Bidean zehar, interes historikoko lekuen inguruko azalpenak emango ditugu. Ibilbide erraza edo neurrikoa da. Donibane Garaziko jendearekin eta ordezkariekin Aldude herrixkan omenaldiak egingo ditugu, baita Elizondon, Donostian eta Hernanin ere. Ibilaldietan eguneko motxila bat bakarrik beharko da; gainontzeko ekipajea DSS hotelean utzi ahal izango da (igandean hartu ahal izateko) edo bestela autobusean.

 

Ostirala, ekainaren 19a, 18:45ean

Oroimenezko mendi ibilaldien bezperan Donostiako Olarain hotelera iritsiko dira, Ondarreta Pasalekua, 24, Donostia. Arratsaldeko 18:45ean Donostiako Gros auzoan Bernardo Arakama eta Antonia Sarasolari – logistikaren hornitzaile nagusiak – omenaldia egingo diegu. Gero, Luis Lizarrizuri, garai hartan kontsul belgikarra, erresistentzia-kidea eta ihes-lerroetako logistiken laguntzaile zenari omenaldia egingo diegu. Garraio-gastuak izen-emateko kuotaren barne. Gaua libre.

Larunbata, ekainaren 20a, 08:00etan

07:30ean gosalduta, Donostiako Olarain hoteletik 08:00etan abiatuko da autobusa Donibane Garazira, parte-hartzaile guztiekin. 09:45 inguruan Donibane Garazira iritsiko gara eta ur freskoa banatuko dugu. Gure oinezko ibilaldia 10.00ak inguruan hasiko da. Bi orduz 315m-tik 1020m-ko puntu altuenera (Munhoa) igoko gara eta Aldude bailararen gainetik ibiliko gara. Gero 9km oinez eginda, beste 2 orduz, Banka herrixkara jaitsiko gara., 15:00ak aldera. Bankara goazela, autobusarekin egingo dugu topo eta ur freskoa banatu. Bertan baitatoz ibilbidea oinez egingo ez duten parte-hartzaileak, eta autobusez egingo dugu azken zatia. Bertako jatetxean otordua egingo dugu (15€ inguru). Jatetxearen azpiko aldean Meatzarien Interpretazio Zentroa dago eta aukerakoa da bisita. Bankak ospe handia izan zuen kobre / zilar meatzeengatik eta bertako  burdinolek XVIII. mendearen erdialderarte iraun zuten). Hemendik gure autobusak Donibane Garaziko hotelera eramango gaitu (15 minututan). Denbora librea izango dugunez, herri eder hau bisitatu ahal izango dugu. Biztanleekin eta tokiko ordezkariekin omenaldi bat egingo dugu, eskualdeko pertsona guztiei eskertu ahal izateko II. Mundu Gerrako iheslariei emandako laguntza. Afaria 21:00etan hotelean.

Igandea, ekainaren 21a, 08:15ean

Gosariaren ondoren (07:30etatik aurrera), 08:15ean autobusak Central hoteletik Aldude herrixkara eramango gaitu (Bankatik 7 kilometrora), bigarren  mendi-martxaren etapari ekiteko, 09:00ak inguruan hasita. Aldude kontrabando toki ospetsua izan zen eta Iheslarien Sareen monumentua dago plazan, Hôtel Baille Bigarren Mundu Gerrako etxe aseguruaren aurrean. Bertan omenaldi laburra egingo da eta ur freskoa banatuko dugu.
Lehenengo orduan 3 km egingo ditugu, 387 m-tik gora, Pirinioetako muga gainditu eta 715 m-ko gailurreraino. Ondoren 2,5 ordu leunak izango dira (9km) Elizondora, Baztan haranean eta bazkalduko dugu. Hemen, bazkalorduan, omenaldi ekitaldi bat egingo da bertako jendearekin eta agintariekin eskerrak emateko Bigarren Mundu Gerran iheslariei ihes egiten lagundu zieten eskualdeko jende guztiei (jatetxean bertan ordaindu beharrekoa). 17:00ak  aldera autobusak Donostiara eramango gaitu. Denbora librea.

 

Astelehena, ekainaren 22a, eguerdian

Aukerako bisita Hernaniko Loidi etxean dagoen oroitarrira, lau mugalariren omenez, eta gero sagardotegian bazkaria (prezioa 35,00€, jatetxean bertan ordaintzeko): Parte-hartzaileek beren garraioa antolatu behar izango dute (taxia edo norberaren autoa).

OSTATUEI BURUZKO OHARRAK

Bi hotelen kalitatea eta udako denboraldia dela kontuan hartuta, EPAB-ek parte-hartzaileentzat tarifa onak lortu ditu. Tarifa horiek aprobetxatzeko, parte-hartzaile bakoitzak bere erreserba egin behar du hotelean zuzenean, “EPAB” aipatuz. Hotelekin zuzenean egin behar duzu erreserba. EPABekin adostutako tarifak martxora arte dira erabilgarriak; handik aurrera ezin da bermatu lekua egongo denik tarifa hauetan.  Olarain hotelaren (Ondarreta Pasealekua, 24, 20008 Donostia, Gipuzkoa. Telefonoa: 943 00 33 00;  eposta: javiermarin@olarain.com) ekainaren 19 eta 21eko tarifak (ostirala eta igandea), gosaria barne: pertsona bakarrentzako gela: 92,50 € eta bi pertsonarentzako gela: 122,00€. Parte-hartzaileei ostiral gaueko ostatua egun horretan (edo lehenago) ordaintzea eskatuko diegu, larunbat goizean harreran denborarik ez galtzeko. Zalantzaren bat baduzu, eskatu harreran Javier Marín-ekin hitz egiteko. Central hotelaren (1 Place Charles de Gaulle, Jean-Pied-de-Port/Donibane Garazi, France. Phone: +33 5 59 37 00 22;  email: central.centralhotel6@orange.fr) ekainaren 20ko tarifak hauek dira, igandeko gosaria barne: pertsona bakarrarentzako gela: 132,90€; bi pertsonarentzako gela (bikote-ohe bakarra): 175,80€; eta bi pertsonarentzako gela (bi ohekoa): 185,80€. Parte-hartzaileei larunbat gaueko ostatua egun horretan (edo lehenago) ordaintzea eskatuko diegu, igande goizean harreran denborarik ez galtzeko. Zalantzaren bat baduzu, eskatu harreran eskatu Christine-ekin hitz egiteko.

Parte-hartzaileek ekainaren 19a baino lehen edo 2020ko ekainaren 21etik aurrera, Olarain edo beste hotel batean egon nahi badute, hotelarekin zuzenean lotu beharko dituzte egonaldi horiek, baina egun horietarako ez dago tarifa hitzarturik

GARRAIO eta LOGISTIKARI BURUZKO OHARRAK

Autobusa gure eskura dago larunbateko 08:00etatik igandeko 20:00etara. Ohar zaitez Donostiako eta Donibane Garaziko bi hotelak direla bilguneak.

PREZIOA

80,00 € parte-hartzaile bakoitzeko (oinezkoentzako edo ez-oinezkoentzako). Prezioaren barne dago: ostiraleko omenaldien garraio-gastuak, bi eguneko garraioa, laguntza logistikoa, gidariak, ur freskoa, larunbateko otorduak, eta EPAB-en erantzukizun zibileko asegurua (parte-hartzaile bakoitzak bere istripu / medikoko aseguru-poliza izan beharko du).

Izen-ematearen eta ordainketaren xehetasunak beste orri batean daude

By | 2020-03-04T18:21:21+00:00 urtarrila 28th, 2020|Sin categoría|0 Comments