Loading...
Hasiera 2019-01-16T11:50:01+00:00

EUSKAL PIRINIOAK ASKATASUN BIDEAK ELKARTEA

(EPAB)

Euskal Pirinioak, Askatasun Bideak Elkartea (EPAB), nazioarteko bazkidetzarekin, Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan eta Hernaniko Udalean kultur elkarte giza erregistratuta dago. Bigarren Mundu Gerrako Euskal Pirinioetan zehar Ihes-sareen memoria historikoa berreskuratzeko eta laguntzaileentzat eskainia dago. Horregatik, ihes egin duten guztiei eta haien laguntzaileei omenaldia egin nahi diegu: mugalariei, logistikako arduradunei, aterpetxeetako jabeei eta iheslariei omenaldia egiteko. Bestetik, bigarren hezkuntzako irakaskuntza materialak prestatzeko, bai hemen bai atzerrian.

GURE HELBURUA

II. Mundu Gerran naziek okupatutako Europatik ihes egiteko euskal Pirinioak sare klandestinoetako katebegi funtsezkoa izan ziren. Aterpetxe asko Euskal Herrian kokatu ziren eta mugalariak inguru horretakoak ziren, Donostia sareen puntu logistikoetako bat zen eta beste hiriek eta herriek parte hartu zuten. Hona, zein ziren herriok: Donibane Lohitzune, Oiartzun, Baiona, Errenteria, Hernani, Elizondo, Mendibe, Irun, Donibane Garazi, Isaba, Orbaizeta eta Otsagabia, gutxi batzuk izendatzeko.

Horrela, oso garrantzitsuak dira sare klandestino horretan lagundu zuten pertsonak – mugako bi aldeetan zeudenak – inoiz ahaztu ezin direnak, Bigarren Mundu Gerran zehar egindako ekintza ausart eta desinteresatuengatik. Izan ere, kartzelatzea, tortura, tirokatuak izatea, edo nazien kontzentrazio esparruetara bidali izateko / arriskuan zeudelako.  Eta askok horrela amaitu zuten.

Sare haietan lan egiten zutenak inoiz ahaztuak izan ez daitezen, EPAB Elkarteak proposatzen du, 2018ko ekaineko 23rako (larunbata) eta 24rako (igandea), bi eguneko mendi ibilaldia egitea, Mendibetik (Nafarroa Beherean) Orbaizetara omenaldi moduan. Beraz, EPABek ondorengo oroimen historiko gertaeretara gonbidatzen zaitu. Parte hartzaileek, bai ibiltariek bai ez-ibiltariek, izena eman behar dute (ikusi izen-emate orria).

HISTORIA LABURRA

Gomendatutako irakurketa: The Surgeon and the Shepherd: Two Resistance Heroes in Vichy France, Meg Ostrum-ek idatzia. ISBN 0803235739 eta ISBN13:9780803235731 (frantsesez eta ingelesez).

Pirinioetatik ihes egiteko ibilbide gehienak kontrabandisten ibilbide klandestinoak ziren. Ibilaldi hau bereziki Belgikako oftalmologoak (erretinaren kirurgia modernoaren “aita” da) eta inteligentzia militarreko ofiziala zen Charles Schepens-ek asmatu zuen. Bigarren Mundu Gerrako naziek okupatutako Europan, Mendibeko zerrategia 1942an berregituratu zuen, ihes egin zuten belgikar agenteak, aliatuen abiadoreak, derrigorrezko zerbitzu militarri ihes egin nahi zuten frantsesak, juduak, besteak beste, laguntzeko. Sare klandestino hori Bruselatik Euskal Herriara zetorren, Irati Oihana eta muga zeharkatu zen Orbaizetan edo Otsagabian (Nafarroan) atseden hartzen zuen.

Jean (Manex) Sarotxar inguru hartako artzaina zen. Sarotxarren gidaritzapean iheslariak Euskal Herriko Pirinioetan zehar penintsulako Nafarroara etortzen ziren.

Hortik Donostiara, Elizondora edo Iruñara joko zuten eta gero Lisboara edo Gibraltarrera. Belgikar iheslariak, adibidez, Donostiara bildu ziren Belgikako kontsul Lizarriturri-arekin, Lisboara bidaia egin eta gero Londresera hegazkinez joateko.

EPABeko kide izan nahi baduzu, deskargatu orria hemen
2019KO EKAINAREN 29-30AREN EKITALDIRAKO IZEN-EMATEA
2019KO EKAINAREN 29-30AREN EKITALDIRAKO INFORMAZIOA

AZKEN
BERRIAK