Euskal Pirinioak Askatasun Bideak Kultur Elkartearen (EPAB)

(Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroa: AS/G/19762/2016)

Lehendakaria: Joe Linehan         Idazkaria: John Morgan      Diruzaina: Felipe Etxeberria Agirretxe

Oroimenezko iheslarien ibilaldia Banyuls-sur-Mer-tik Portboura

2021ko IRAILAREN 25a

(ibilaldian parte hartzeko, aldez aurretik izen-ematea beharrezkoa da)

GURE HELBURUAK

Euskal Pirinioak Askatasun Bideak Elkartea (EPAB) Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan eta Hernaniko Udalean kultur elkarte bat bezala erregistratuta dago. Bigarren Mundu Gerrako Ihes-sareen memoria historikoa berreskuratzea du helburu eta ihesaldietan lagundu zutenei eskainia dago. Horregatik, ihes egin duten guztiei eta haien laguntzaileei omenaldia egin nahi diegu: mugalariei, logistikako arduradunei, aterpetxeetako jabeei eta iheslariei. Egitasmoak badu beste helburu bat ere, hots, bigarren hezkuntzako eskoletarako materialak prestatzea, hemengo eta atzerriko gazteek historiako gertakizun horien memoria berreskuratu dezaten. 

II. Mundu Gerran naziek okupatutako Europatik ihes egiteko sare klandestinoetako katebegi funtsezkoa izan zen euskal Pirinioetan. Aterpetxe asko Euskal Herrian kokatu ziren, eta mugalariak inguru horretakoak ziren. Donostia sareen puntu logistikoetako bat zen, eta beste hiri eta herriek ere parte hartu zuten: Donibane Lohizune, Hernani, Angelu, Oiartzun, Baiona, Errenteria, Mendibe, Irun, Donibane Garazi, Orbaizeta, Otsagabia, Aldude eta Elizondo, gutxi batzuk izendatzeko. 

Horrela, oso garrantzitsua da sare klandestino horretan lagundu duten pertsonak – mugako bi aldeetan zeudenak – inoiz ez ahaztea, Bigarren Mundu Gerran zehar ekintza ausart eta desinteresatuak egin zituztelako. Pertsona horiek arrisku bizian jardun zuten, eta asko  izan ziren kartzela, tortura, edota kontzentrazio esparrua sufritu behar izan zutenak eta baita bizia galdu zutenak ere. 

Beraz, EPAB-en helburua da memoria historikoa berreskuratzea – oroimenezko mendi-martxen bidez, eta mugaren bi aldeetarako laguntzaileei omenaldiak egitea. Eta, bestetik, ondare historiko horren transmisioa egitea bigarren hezkuntzako ikasleei, bertako nahiz atzerriko eskoletan.  

Egitaraua, 2021ko irailaren 24-26

Ostirala, irailaren 24an ETORRERA

Oroimenezko mendi ibilaldien bezperan parte-hartzaileak haien Banyulseko hotelera iritsiko dira. Gaua libre. Parte-hartzaile bakoitzak aukeratutako hotelarekin bere erreserba egin beharko du. Gure taldeko antolatzaileak Solhotel-en egoten dira (merkeagoa izan zaigu haien webgunean zuzenean erreserbatzea, ez hotel-harreran edo agentzia baten Interneten). Baina beste asko daude, eta inguruko herrietan ere.

Dena den, parte-hartzaileek haien ostatuak erreserbatu beharko zenukete lehenbailehen, batez ere Portbou-n larunbata 25erako – larunbatean geratzen den kasuan –, ostatua mugatua baita. Gure taldeko antolatzaileak Comodoro hotelean egongo dira; besteak dira Masia hotela eta Hostal Portbou. Inguruko herri turistikoak ere badaude: Colera, Platja Grifeu, Llança … Portbou-rekin autobusez eta bertako trenez komunikatuta.

Banyulsetik hurbilen dauden aireportuak dira Perpignan, Girona eta Bartzelona. Perpignan TGV edo beste abiadura handiko tren loturak dituen hiria: Parisetik (5 ordu azkarrena), Estrasburgotik (7,5 ordu), Lourdesetik (4 ordu baino gehiago) eta Toulousatik (2,5 ordu). Aireportutik Perpinyako tren geltokira 30 minutu behar dira eta handik Banyulsera TER trenak beste 25 minutu behar du. Beste batzuk Bartzelona eta Girona hirietatik, bi ordurako abiadura handiko trena dago Frantziako mugan dagoen Cerberera; hortik Banyulserako tren aldirikoak dira, 10 minutu behar ditu eta 20an behin ateratzen dira.

Larunbata, ekainaren 19a, 08:00etan IBILALDIA eta OMENALDIA

Ibilbide hau Banyuls-etik esperientzia duten gidariekin egun batean egingo dugu, larunbatean, 2021ko irailaren 25an. Egunean 15km egingo ditugu oinez (3 ordu gora, 2 behera), duela 80 urteko ihes-ibilaldia irudikatuz. Bidean zehar, interes historikoko lekuen inguruko azalpenak emango ditugu. Ibilaldietan eguneko motxila bat bakarrik beharko da (ura, otordua eta euriaren aurkako zira…).

Gainontzeko ekipajea hotelean utzi ahal izango da (gure ibilgailuan arratsalde berean jasotzeko) edo bestela gure ibilgailuan.

Goizean gosaldu ondoren, Benjamin Walter seinaleztatutako bidea hasiko dugu Ipar Katalunian dagoen Banyuls-sur-Mer turismo bulegotik Hegoaldean dagoen Portbou-ra, Pirinioetako mugatik. 7 km-ko igoerak 3 ordu inguru irauten du, hainbat geldialdi egiten dira bidean, batez ere Coll del Bast-en, Font del Banan eta Pirinioetako mugan Coll de Rumpisó-n, gure punturik altuena 682m-ra. Handik eta aukeran Coll de Querroig-era 40 metroko igoera laburra egin dezakegu eta, atsedenaldiaren ondoren, berriro Col-era jaitsi eta Portbou-ra jaisten hasteko 7,7 km-ra eta beste 2 ordu oinaz. Ibilbideak, mugaren bi aldeetan, Mediterraneo itsasoaren ikuspegi bikainak ditu. Hasierako igoera ordu 1 laburtu nahi dutenentzat, Banyuls-etik Coll del Bast-era gure ibilgailuen garraioa antolatu dezakegu.

Larunbatean Portboura iritsiko garenean, Banyulsera itzultzen ez diren parte-hartzaileek haien ekipajea hango hotelean utz dezakete han jasotzeko, eta gero Portbouko helmugan entregatzeko.

Larunbat arratsaldean eta / edo igande goizean zehar Portbou-n ihes-lerroko lagundu zieten eskualdeko guztiei (mugalariei, laguntzaileei,…) omenaldia egingo diegu eta eskerrak emateko. Larunbatean afaria 21: 00ak aldera izango da.

Banyulsen ostiralak 24 baino lehen eta / edo larunbata 25 Port Bou-n ostatu hartu nahi duten parte-hartzaileek erreserba zuzenean egin beharko dituzte haien hotelarekin.

Irailak 26 igandea 08:00 – EXILIOA

Gomendatutako gertaera igande goizerako:90 minutuko ibiliera Portboutik gora Exilioen Oroigarrira bisitatzeko, Cerbere auzoko muga zeharkatuz.

1939ko neguan zehar 465.000 lagunek ihes egin zuten Frantziara. Lluis Companysen Kataluniako Gobernua Francok deuseztatu zuen, katalan askoren erbesteratzea eraginez: Tarragonatik, Bartzelonatik eta Gironatik, Figueresen eta Portboun bidez, eta mugaz bestaldera. Espainiako armada errepublikarrak, indar faxistek ere garaituta, exodo masiboagoa eragin zuen Madriletik eta Valentziatik, bide beretik.

KOSTUA

Parte-hartzaile bakoitzeko kostua, ibiltaria edo ez, 70 € da. Honek, ekitaldian gure garraio pribatuaren kostua eta laguntza logistikoa, antolatzaileen gastuak, hirugarrenen erantzukizun zibileko aseguruaren estaldura (parte-hartzaile bakoitzak bere istripu pertsonala / mediku aseguruaren estaldura ere izan behar du) eta beste administrazio gastuak barne hartzen ditu.

Izen-ematearen eta ordainketaren xehetasunak beste orri batean daude. Interesa baduzu, eska iezaguzu.